1850etik zehar transmititutako tradizioak
Produktuak eta artisautza erdigunean jarriz
Historia
1850.urtean sortu zuen Luis Adarraga Echanondok (1825) gaur arte iritsi den gozotegia, Hernaniko Kale Nagusian.
Hasieran, txokolatearekin, kafearekin, oihalekin eta gozoekin egiten zuten lan. Haren semea, Jose Adarraga (1852), gozogile aritu zen familiaren enpresan eta aitaren urratsak jarraituz, Jose Adarraga (1899) ere bertan aritu zen lanean.
Azken hori Irunera joan ohi zen gozogintzaz gehiago ikastera. Ordurako, gozogintza bihurtu zen etxekoen ogibidearen erdigunea.
Garai hartan iada, inguruko herrietatik jendea etortzen zen Hernanira, oraindik ere dasta daitezkeen mazapan eta hojaldrearen bila.
Ordurako, Jose Adarragaren seme Antton Adarragak (1939) hartu zuen lekukoa. Urte luzez aritu zen bertan lanean, Antton Adarragak (1967) bere gain hartu zuen arte.
Hojaldreak
Gure hojaldreak zapore berezia duten uneak partekatzeko sortuak dira: osagai onenak, mimoz egindako elaborazioa eta kalitate paregabea.
Geruza fin, arin eta kurruskariak, ahoan urtzen direnak eta mokadu bakoitza esperientzia bihurtzen dutenak.
Zure ospakizunetarako, une berezietarako edo, besterik gabe, zeure buruari goxo-goxo kapritxo bat emateko.
Aukeratu
pastelak
dfgsgs